Trafiko aldaketak izango dira bihar arratsaldean alde zaharrean

Juan Luis Romatet 2025eko irailaren 11

Komentuko sarbide nagusia izango den puntua. (Zumaiako Udala)

Zebra bidea margotuko dute San Jose kalean, Komentuko pasabide urdinaren parean, eta lanek irauten duten bitartean Angeles Sorazu kaletik jaitsiko dira ibilgailuak. 

Trafiko aldaketak izango dira bihar alde zaharrean, San Jose kalean, Komentuko pasabide urdinaren parean, zebra bidea margotuko dutela eta. Koexistentzia seinalea ere jarriko dute. Izan ere, hura izango da Komenturako sarbide nagusia. 

Margotze lanak arratsaldez egingo dituzte, 15:00etatik 17:30era bitartean, eta horrek trafikoan aldaketak egitea ekarriko du, autoek ezingo dutelako Bonifazio Etxegarai kaletik jaitsi. Aldapa horretatik jaitsi beharrean, trafikoa Angeles Sorazu kaletik desbideratuko dute. Jarriko dituzten seinaleak eta udaltzainen jarraibideak errespetatzea eskatzen zaie erabiltzaileei. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide