Pala modalitateko partidak jokatuko dituzte bihar goizez Aitzurin

Juan Luis Romatet 2025eko irailaren 12a

Zumaiako Kirol Elkarteko palako jokalariak. (Utzitakoa)

Gipuzkoako txapelketako bi partida jokatuko dituzte, paleta gomaz bata eta paleta larruz bestea.

Udako oporren ostean, bueltan dira pilota txapelketak ere. Gipuzkoako txapelketako bi partida hartuko ditu bihar goizez, 09:30etik aurrera, Aitzuri frontoiak. Bietan ere, Zumaiako kirol elkarteko ordezkaritza izango da, eta batean elkarren aurka arituko dira Zumaiako bikoteak. 

Larruzko pilotako partidarekin hasiko da goiza, eta bertan Zumaia 2 eta Zumaia 1 neurtuko dira. Urko Ostolaza eta Joel Martin, Telmo Carballo eta Aritz Garikanoren aurka arituko dira.

Bigarren lehian, gomazko pilotarekin, Zumaia eta Mutrikuko Azkia 1 arituko dira elkarren aurka. Zumaiaren aldetik, Jokin eta Julen Beristain anaiak arituko dira. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide