'Jone, batzuetan' eta 'Heidi: katamotzaren erreskatea' filmak izango dira asteburuan Aita Marin

Maria Maya Manterola 2025eko irailaren 12a

Sara Fantova zinemagile bilbotarraren filma ikusi ahal izango da Zumaian. Gaurtik astelehenera bitartean egunero botako dute Aita Marin.

Sara Fantova zinemagile bilbotarraren opera prima Zumaian ikusi ahal izango da asteburu honetan. Jone, batzuetan filma gaurtik astelehenera bitartean botako dute egunero, 19:30ean, Aita Mariko zine aretoan. Joneren Aste Nagusia kontatuko du filmak: Olgaz maiteminduko da, aitaren gaixotasun larriak okerrera egiten duen bitartean. 

Haurrek ere izango dute zinemaz gozatzeko aukera. Heidi: katamotzaren erreskatea igandean botako dute, 17:00etan. Katamotz bat lagun egingo du Heidik, eta anbizio handiko enpresari baten atzaparretatik babestu nahiko du. Izan ere, animalia harrapatzeko tranpak jarriko ditu bazter guztietan.

Sarrerak aurrez eskura daitezke sarrerakzumaia.eus atarian, edo Aita Mariko leihatilan bertan, emanaldia hasi aurretik. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide