Txandakako trafikoa ezarriko dute Zubiberrian astelehenetik aurrera

Juan Luis Romatet 2025eko irailaren 12a

Zubiberria. (Wikipedia)

Torreagako garapen urbanistikoari lotutako lanak egingo ditu datozen egunotan Iberdrolak, eta horregatik ezarriko duten txandakako trafikoa Urola gaineko zubian datozen hogei egunetan.

Datorren astelehenetik aurrera, txandakako trafikoa ezarriko dute Urola ibaia zeharkatzen duen Zubiberrian. Hogei egunez izango da indarrean neurri hori, eta Torregako garapen urbanistikoari lotuta doa. Udalak adierazi duenez, "Urola ibaiaren gainean dagoen tentsio handiko linea elektrikoa eta hari eusten dioten hiru dorreak kendu egingo dituzte. Horren ordez, lurrazpiko linea berria jarriko dute, eta hark elikatuko du Torreagan eraikiko den transformazio zentro berria".

Lan horiek Zubiberriko erreietako bat ixtera eramango dute. Trafiko mozketa zubian bakarrik egingo dela ere gaineratu du, baita zubi azpitik igarotzen den bidegorriari ere eragingo diola une batzuetan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide