Zumaia Flysch Trail mendi lasterketa prestatzeko, eta, aldi berean, emakumeen parte hartzea sustatzeko, entrenamendu saioak prestatu dituzte aurten ere. Indamendi bazkuneko saltaka taldeko kideek gidatu dituzte saio horiek, eta distantzien arabera, korrika saio luzeagoak edo laburragoak egin dituzte udaberritik aurrera, udan atseden hartuz.
Datorren larunbatean, hilaren 20an, egingo dute aurtengo saioetako azkena. Bertan, urriaren 5eko lasterketan egingo dituzten bi ibilbideak egiteko aukera izango dute korrikalariek.
Hala, ibilbide luzekoek hiru ordu inguruko itzulia egingo dute, eta motzekoek, aldiz, bi ordukoa. Entrenamendu saio luzeak izango dira, beraz, parte hartzen dutenek saioan zehar behar izango dituzten jakiak eta edariak eramatea gomendatzen da.
Entrenamendu saioan parte hartzeko aurrez izena eman beharko da, hemen. Taldeak goizeko 08:00etan abiatuko dira Lubaki kiroldegitik.