Torreagako promozioan egingo dituzten babes ofizialeko etxebizitzen zozketan parte hartu ahal izateko, eskatzaileek aurrez izena eman beharko dute Etxebiden, etxebizitza eskatzaile gisa. Izena emateko epea datorren ostiralean, hilaren 19an itxiko dela iragarri du Zumaiako Udalak.
Horrekin batera, udalak gomendatu die dagoeneko Etxebiden izena emanda dutenei, haien espedienteak eguneratuta daudela ziurtatzea. Edozein zalantza izanez gero, udaletxeko 943-86 50 25 telefono zenbakira dei dezakete, edo etxebizitzabulegoa@zumaia.eus posta elektronikoko helbidera idatzi.