Bilera irekia egingo du gaur Korokoiak abesbatzak

Juan Luis Romatet

Korokoiak, Erribera kalean abesten. (Maria Maya Manterola)

Datozen hilabeterako zer asmo dituzten eta abesbatzari zer egitura emango dioten landuko dute, besteak beste, gaur Gaztetxean egingo duten bilera irekian.

Kurtso hasierarekin batera, Korokoiak abesbatzak bilera irekia deitu du gaur arratsalderako. 19:30ean hasiko da eta Torreberri Gaztetxean egingo dute. 

Datozen hilabetera begira dituzten gogoak partekatu dituzte bertaratuko direnei, baita koroari zer egitura eman nahiko duten planteatu ere. Korokoiakekin abestea gogoko duten guztiak daude deituta bilera ireki horretara.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide