Baztanera joango dira Beheko Plazako bazkideak urriaren amaieran

Juan Luis Romatet

Amaiurko gaztelua. (Wikipedia)

Urriaren 25ean egingo dute kurtso berriko lehen irteera, eta beste leku batzuen artean Amaiurko gaztelua bisitatuko dute. Izen ematea astelehenean zabalduko dute. 

Kurtso berriko lehen irteera antolatu du Beheko Plaza Zumaiako jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak. Urriaren 25ean egingo dute, eta Baztanera (Nafarroa) joango dira. 

Hasteko, hamaiketakoa izango dute Elizondon, eta handik Amaiurrera joango dira, bertako gaztelua eta errota bisitatzera. Behin bisita amaituta, Elizondora itzuliko dira, eta han izango dute bazkaria eta, haren amaieran, bingoa eta dantza saioa. 

Datorren astelehenean, irailaren 22an, zabalduko dute irteerarako izen ematea, elkarteak Hogarrean duen bulegoan, haren ordutegian. Prezioa 50 euro izango da pertsonako. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide