Core Studio zentroa Aita Maritik Alai auzategira lekualdatu dute. Hala, gune berria Victoriano Arrate etorbidean ezarri dute, eta arduradunek aldaketarekin "zerbitzu hobea" eskaintzea espero dute aurrerantzean. Core Studio-k orain arteko zerbitzuak eskainiko ditu leku berrian: jarreran oinarritutakoak, funtzionalak, cross training eta indarra helduentzat.
"Gaur egungo gizarteak eragiten duen estresa eta bizimodu azkarrek, postura desegokietara daramate gorputza. Lesio eta min askoren oinarria da hori. Une horietan gelditu eta gorputzari entzun behar zaio. Helburu zehatz bat bezain garrantzitsua baita ohitura osasuntsuak izatea", azaldu dute zentroko arduradunek.
Hitzordua eskatu nahi dutenek 660 64 25 42 telefono zenbakira deitu edo corestudiozumaia@gmail.com posta elektronikora idatzi dezakete.