Astelehenean zabalduko dute kontrol mental ikastarorako izen ematea

Juan Luis Romatet 2025eko irailaren 18a

Burua kontrolatzen.

Forondan emango dute ikastaroa, urriaren 9tik azaroaren 27ra bitartean, arratsaldez. Izen ematea datorren astelehenean zabalduko dute. 

Foronda kultur etxean emango dituzten kurtso eta tailerren artean, aurten ere kontrol mental ikastaroa eskainiko dute. Urriaren 9an hasi eta azaroaren 27ra bitartean emango dute aipatu tailerra, eta zortzi saioz osatuko da. Urriaren 9, 16, 23, 30ean eta azaroaren 6, 13, 20, 27an izango dira saioak, arratsaldez, 18:30etik 20:00etara.

Ikastaro horretarako izen ematea datorren astelehenean zabalduko dute, eta urriaren 3a bitartean izango da apuntatzeko aukera, Alondegia kultur etxean, 09:30etatik 14:00etarako ordutegian (943-86 10 56, alondegia@zumaia.eus). Ikastaroan tokiak baino eskaera gehiago badaude, herritarrek izango dute lehentasuna; ondoren, zozketa egingo da.

Silva metodologia

Silva metodologian oinarritutako ikastaroa da Forondan emango dute. Parte hartzaileek modu kontrolatuan erlaxatzen ikasiko dute, lo egiten, esna egoten, memorizatzeko gakoak izaten edota buruko-minak ekiditen. Irakasleak teknikak erraztuko ditu eta parte-hartzaile bakoitzak lan pertsonala egin beharko du. Erlaxazio saioak lurrean egingo direnez, arropa eroso eta babestua ekartzea gomendatzen da.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide