'Romeria' eta 'Super Elfkinak', asteburuan Aita Marin

Maria Maya Manterola 2025eko irailaren 19a

Ostiralean, igandean eta astelehenean botako dute Romeria, Olagarro Eguna tarteko. Sarrerak aurrez eskura daitezke, Internet bidez.

Olagarro Eguna tarteko, gaur, igandean eta astelehenean izango da asteburu honetan helduentzako zinema eskaintza. Carla Simon zinemagile kataluniarraren Romeria ikusteko aukera izango da egun horietan, 19:30ean. Filmak Marinak Vigora egindako bidaia kontatzen du: neskatoa zela hil zen haren aita hiesak jota, eta gurasoen historia berreraikitzeko, osaba-izebekin eta aiton-amonekin elkartuko da Galizian. 

Haurrei zuzenduriko Super Elfkinak filma, berriz, igandean ikusi ahal izango da, 17:00etan. Elfkin txiki ausart batek abentura handiak bizitzeko eta lana dibertsioarekin nahasteko ametsa du. Ezustean, marrazkiak eta teknologia maite dituen Bo elfkinarekin egingo du topo,eta bere mundua erabat aldatuko da. 

Bi emanaldietarako sarrerak aurrez sarrerakzumaia.eus atarian eskura daitezke, eta leihatilan ere bai, emanaldia hasi aurretik.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide