Olagarro Eguna 2025

Jakinarazi dituzte Olagarro Eguneko estropadako txandak

Maria Maya Manterola

2022ko batel estropadako irudi bat. (Aitziber Arzallus)

Aurtengoan 44 talde izango dira lehian Olagarro Eguneko batel estropadan. Txandak zozkatu dituzte jada.

Olagarroaren bueltan festa erraldoia izango da bihar Zumaian, eta urtero bezala, kuadrillen arteko batel estropadak izango dira goiz partean. Lagunartean arraunean aritzeko aukera izango dute kuardrillek errioan; aurtengoan, guztira, 44 talde izango dira lehian. Estropada 11:00etan hasiko da, eta eguerdi partean bukatu. Zozkatu dituzte jada estropadako txandak:


Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide