Hilero entsegu irekiak egingo ditu Korokoiak taldeak ikasturte honetan

Maria Maya Manterola

Korokoiak taldearen santa eskea, iaz. (Maria Maya Manterola)

Hileko lehen ostiralero egingo dute entsegu irekia. WhatsAppeko komunitatea ere zabaldu dute, deialdien berri emateko.

Ikasturte berriari begira jarri da Korokoiak Zumaiako abesbatza. Aste honetan elkartu da gaztetxean datozen hilabeteetan izango dituzten egitekoez hitz egin, eta zer nolako koroa nahi duten adosteko.

Jakinarazi dute koroa elkartzeko forma berri bat izango dutela: urritik hasita, entsegu irekiak egingo dituzte hileko lehen ostiralero. Hala, edonork parte hartu ahal izango du, bestelako konpromisorik hartu gabe, eta ezer prestatuta eraman beharrik izan gabe. 

Entseguetan landuko diren kantak prestatzeko, talde motorea osatu dute, eta hark kudeatuko du entseguetako deialdiak zabaltzeko erabiliko duten WhatsAppeko komunitatea. Helbide honetan batu daiteke komunitatera. Entseguei buruz informatzeaz gain, asistentzia konfirmatzeko erabiliko dute, zenbat izango diren jakiteko. 

Harremanetarako, posta elektronikoa erabil daitekeela gaineratu dute: korokoiak@gmail.com helbidea, hain zuzen ere.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide