Iñigo Aldai eta Eduardo Agirre, padelean txapeldun

Juan Luis Romatet

Sari banaketako irudia. (Zumaiako Udala)

Atzo arratsaldez jokatu zuten Zumaiako padel txapelketako finala, Lubaki kiroldeko kantxan. Hiru jokotan erabaki zen partida.

Zumaiako padel txapelketako finala jokatu zuten atzo arratsaldez, Lubaki kiroldegiko padeleko kantxan. Iñigo Aldai eta Eduardo Agirre Ander Etxabe eta David Calderonekin neurtu ziren. Final gogorra izan zen, lehiatua, eta hiru jokotara luzatu zen. 5-7, 7-5/ eta 7-6 (7-5) emaitzarekin irabazi zuten Aldaik eta Agirrek. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide