Olagarro Eguna 2025

Olagarro brotxetak, euripean

Juan Luis Romatet

Iragarrita zegoen bezala, euria egin zuen larunbat arratsaldean. Herritarrak uxatu baino, hauek babesean gorde ziren eta han jan zituzten txosnetan erositako olagarro brotxetak.

Goizeko beroaren ondoren, arratsaldeko euria etorri zen. Jendetza aritu zen goiz partean kalez kale, tabernaz taberna, txosnaz txosna, herri bazkarira hurreratu aurretik. Iaz egin bezala, aurten ere Herri Eskolako aterpean egin zuten herri bazkaria. 600 bat lagun bildu ziren bertan, olagarroarekin egindako paella jatera. 

Eta iragarrita zegoen bezala, euria egin zuen arratsaldean. Zirimiri moduan hasi zena, gau partean ekaitz bihurtu zen. Herritar batzuk etxerako bidea hartuko zuten, baina gehiengoak sabela betetzen jarraitu zuen, txosnetan prestatutako olagarro brotxetak jaten. Euripean bada ere, festak jarraitu zuen iluntzera arte. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide