Arraun elkartearen 50 urteurrena ospatzeko bazkaria antolatu dute Aita Marik eta Telmo Deunek

Juan Luis Romatet

Zumaiako zaletuen bandera Zarauzko estropadetan. (Juan Luis Romatet)

Arraun elkartea abiatu zutela 50 urte bete dira aurten, eta urteurrena ospatzeko bazkaria antolatu dute urriaren 18rako. Hitzordurako txartelak salgai daude dagoeneko. 

1975. urtean sortu zuten Aita Mari elkartea San Telmo kalean, eta harekin batera abiatu zuten arraun taldea ere. Lehen hamarkadetan Aita Mariren aterpean lehiatu zen Telmo Deun trainerua, ontziaren izen bera daraman Telmo Deun arraun elkartea sortu zuten arte. Haren izenean lehiatu dira azken urteotan Zumaiako ontziak. 

Sorreratik mende erdia bete den honetan, ospakizuna prestatu dute elkarlanean Telmo Deunek eta Aita Marik. Urriaren 18an bilduko dira bi elkarteetako bazkideak, zein urte horietan arraunean aritutako lagunak, Zumaiako Herri Eskolaren pilotalekuan egingo duten bazkarian. Arraunzaleak, eta arraunlarien familiartekoak ere deituta daude ospakizunera. Aurretik, eguerdiko 12:00etan, Txikixa tabernan elkartuko dira, txikiteoan bazkaria egingo duten lekura bertaratzeko. 

Bazkarirako txartelak salgai daude dagoeneko, 30 euroan, Aizpurua liburudendan, Turismo Bulegoan edo arraun elkartearen lokalean, baita azken honekin harremanetan jarrita ere. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide