Jai Alai Ligako irabazleak erabakiko dituen finalerako txartela lortzera kantxaratuko da gaur Imanol Lopez Donostian. Ligako azken faseko finalerdietako bigarren jardunaldia jokatuko dute gaur Donostiako Balda pilotalekuan, 19:00etan. Zesta punta jaialdia ETB1ek emango du 22:20tik aurrera, aurrez grabatuta.
Lopezek Barandikarekin osatuko du bikotea azken fase horretan. Aurkariak, ligako sailkapeneko aurrelari eta atzelari onenak izango dituzte: Erkiaga eta Gorka. Laurak ere hurrengo astelehenean, hilaren 29an, Baldan jokatuko duten finalerako txartela lortzeko lehian arituko dira.