Denboraldiko azken txapelketan lehiatu Itxas Gain piraguismo klubeko kideak. Zaragozan (Aragoi, Espainia) jokatu dute pasa den asteburuan zeharkaldien Espainiako txapelketa, eta bertan izan da Zumaiako elkarteko ordezkaritza. Txapelketa hura heldu aurretik, bigarren ziren Itxas Gaineko neskak Iberdrola ligan, eta Zaragozan lortutako emaitzei esker postu hori berretsi dute. Klubeko neskek hirugarren urtez jarrian lortu dute Espainia mailako podiumera igotzea.
Honakoak dira Itxas Gaineko kideek Espainiako txapelketan lortutako emaitzak:
- Emakume kadetea k1: Maddi Olaizola, 10.
- Gizon kadeteak k1: Josu Urbistondo, 19. eta Asier Oliva, 37.
- Emakume jubenilak k1: Ana Martinena, 2.
- Emakume jubenilak k2: Maddi Uzkudun eta Izar Iruretagoiena, 4.
- Emakume 23 urtez azpikoak k1: Josefa Molina, 2.
- Emakume senior k1: Irati Osa, 1.
- Gizon senior k1: Aimar Amundarain, 3.