Asteazkenera arte luzatu dute Forondako ikastaro batzuetako izen emate epea

Juan Luis Romatet 2025eko irailaren 22a

Foronda Kultur Etxea.

Foronda kultur etxean emango dituzten ikastaro batzuetan oraindik lekuak geratzen direla eta, haiek betetzeko epea luzatu dute. 

Urtereko legez, tailerrak eta ikastaroak emango dituzte aurten ere Foronda kultur etxean. Duela bi aste zabaldu zuten ikastaro horietarako izen ematea, eta batzuetako lekuak egun gutxiren bueltan bete ziren. Beste batzuetan, ordea, leku libreak geratu dira. Haiek bete ahal izateko, Udaleko Kultura Saila ondoren jasotzen diren tailer eta ikastaroetarako izen ematea asteazkenera (irailak 24) arte luzatzea erabaki du. 

Leku libreak dituzten ikastaroak honakoak dira:

Pintura

Irakaslea Maialen Gallastegi izango da. Bi talde izango dira:

  • Astelehena eta asteazkena: 18:30etik 20:00etara.
  • Asteartea eta osteguna: 15:00etatik 16:30era.

Oinarrizko pintura haurrentzat (LH3-DBH4)

Irakaslea Maialen Gallastegi izango da.

  • Astearte eta osteguna: 17:00etatik 18:00etara.

Egur taila

Irakaslea Daniel Lizarralde izango da.

  • Asteazkena: 18:00etatik 20:00etara.

Yoga

Irakaslea Imanol Urbieta izango da. Bi talde izango dira:

  • Astelehena eta asteazkena: 10:00etatik 11:30era.
  • Astelehena eta asteazkena: 18:30etik 20:00etara.

Yoga jubilatu eta pentsiodunentzat

Torreberrin emango da eta irakaslea Imanol Urbieta izango da. Bi talde izango dira:        

  • Asteartea eta osteguna: 09:15etik 10:30era.
  • Asteartea eta osteguna: 10:45etik 12:00etara.

Izena zumaia.eus webgunean eskuragarri dagoen formularioa beteta emango da. Aurrez aurre ere eman ahal izango da, Alondegiko lehen solairuan, 09:30etik 14:00etara bitartean. Informazio gehiagorako, 943-86 10 56 telefonora deitu edo alondegia@zumaia.eus helbidera idatzi.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide