Emakume bat erreskatatu dute Talaimendi azpitik helikopteroz

Juan Luis Romatet

Helikopteroa emakumea ateratzen Talaimenditik. (Arnaitz Rubio Aprea)

Talaimendi azpian galduta zebilen emakume bat atera dute helikopteroaren bidez larrialdi zerbitzuek. Zauri arinen batekin, baina onik atera dute emakumea. 

Larrialdi zerbitzuek lanak izan dituzte beste behin ere Zumaiako labarretan. Oraingoan, ordea, Talaimendi inguruan izan da. Bertara joan dira larrialdietako zerbitzuak, labarraren behealdean zegoen emakume bat ateratzera. Azkenean, Ertzaintzaren helikopteroaren bidez erreskatatu dute emakumea, eta Santiagoko hondartzara eraman dute. Gukak jakin duenez, zauri arina zuen, baina ezer larririk ez, eta bere kabuz oinez atera de helikopterotik. Hala ere, osasun langileak anbulantzian joan dira emakumea onik zegoen aztertzera.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide