Gipuzkoako txapelketako partidak jokatuko dituzte astean zehar Aitzurin

Juan Luis Romatet 2025eko irailaren 23a

Aitzuri frontoia.

Ostiralean eta larunbatean izango dira partidak Zumaiako pilotalekuan, eta zesta puntan eta palan arituko dira. 

Abian da Gipuzkoako pilota txapelketa, modalitate desberdinetan. Hala, aste honetan zesta puntako eta palako partidak hartuko ditu Aitzuri pilotalekuak. Ostiral arratsaldean eta ostegun goizean izango dira partidak Zumaiako frontoian. 

Ostiralean, 19:15ean hasita, nagusien lehen mailako zesta partida jokatuko dute Zumaia 1ek eta Mutrikuko Danok Bat 1ek. Haren amaieran, nagusien hirugarren mailako paleta larruzko dema izango da Zumaia 1 eta Ordiziako Oianguren artean. 

Larunbatean, berriz, paletako bi partida jokatuko dituzte Aitzurin, biak ere nagusien hirugarren mailakoak. 10:00etan, paleta gomazko partida jokatuko dute Zumaiak eta Eibar 2k, eta hura amaituta, paleta larruzkoa Zumaia 2k eta Oiartzungo Txostek. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide