Datorren urterako ordenantza fiskalen proposamena aztertuko dute bihar, iraileko ohiko bilkuran

Juan Luis Romatet 2025eko irailaren 24a

Martxoko plenoko irudia. (Maria Maya Manterola)

Bihar arratsaldez egingo dute iraileko ohiko bilkura. Ordenantza fiskalez gain, udal plantilla organikoaren aldaketak eta taxien tarifak ere.

Irailari dagokion ohiko bilkura egingo dute bihar arratsaldez, 18:00etan hasita, Zumaiako udaletxean. Aztertuko dituzten gaien artean, datorren urterako zerga eta tasen proposamena izango da. 

Beste gai batzuk ere aztertuko dituzte, hala nola, datorren urterako taxien tarifak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin etxez etxeko laguntza zerbitzua finantzatzeko hitzarmenaren luzapena, edota udal plantilla organikoaren aldaketa bat.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide