Autobideko irteera itxiko dute bihar gauean Zarautzen, Bilborako noranzkoan

Intza Trula

Zarauzko autobideko ordainlekua. (Artxibokoa)

Osteguneko 22:00etatik ostiraleko 05:00etara egongo da itxita Zarauzko AP-8ko irteera. Donostiatik Zumaiara datozen ibilgailuak Orion aterako dira eta N-634 errepidetik jarraitu bidea.

Zarauzko AP-8 autobideko irteera itxita egongo da bihar gauetik etzi goizaldera, Bilborako noranzkoan. Zarautz ekialdeko ordainlekua berritzeko lanak egiten ari da Bidegi, eta arrazoi hori tarteko itxiko dute autobidea ordu batzuetan.

Zehazki, 22:00etatik 05:00etara egongo da itxita, eta denbora horretan zoruan seinale horizontal berriak margotu eta obra-seinaleak hormigoiztatuko dituzte. Irteera itxita egongo den arren, Zarauztik autobiderako sarrera eta Bilbotik datozen ibilgailuentzat Zarautzerako sarrera irekita egongo dira.

Hala, alternatiba gisa, Donostiatik Zumaiara datozen ibilgailuak Orion aterako dira eta N-634 errepidetik jarraitu bidea.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide