Datorren asteburuan ere zineaz gozatzeko aukera izango dute herriko zinemazaleek. Bi film emango dituzte Zumaiako zinema aretoan, ostiraletik astelenera Amor en cuatro letras, eta igande arratsaldean, haurrentzako saioan, El súper agente Hitpig!
Pierce Brosnan, Helena Bonham-Carter eta Gabriel Byrne aktore dituen filma da Amor en cuatro letras. Nicolas eta Isabel topo elkar aurkitu diren arima bikiak dira, baina maitasunaren bidea ez da batere erraza haientzat. Nicholasen aita pinturarako dei jainkotiar baten atzetik dabilen bitartean, semearen bizitza lasaia hankaz gora jarriz, Isabelen mundua gainbehera doa familiako tragedia baten ondorioz komentu batera bidaliko dutenean. Patuaren gorabeherak tarteko, haien bizitzak berriro bidegurutze miragarrian elkartuko dira.
Filma ostiraletik astelehenera bitartean emango dute, 19:30ean.
Igande arratsaldean, berriz, 17:00etan hasita, El súper agente Hitpig! animazioko filma emango dute Aita Marin. Hona hemen trailerra.