Atelier hitzak frantsesez tailerra esan nahi du, eta historian zehar artistek eta sortzaileek beren ideiak garatzeko gune bezala erabili izan dute. Horregatik dago lotuta sormenarekin: ez da soilik ikasteko espazioa, baizik eta esperimentatzeko eta norberaren gaitasunak askatasunez garatzeko lekua.
Mon Petit Atelier hizkuntza akademia ez da ohiko ikastegia: sormena eta esplorazioa ikaskuntza-prozesuaren erdigunean jartzen ditu. Veronica Albuja da proiektuaren sortzailea eta honek ingelesa eta frantsesa hizkuntzen irakaskuntza ingurumenaren gaiekin uztartzen du, ikasleek hitzak bizipenekin eta kontzientziarekin lotu ditzaten.
Akademia bera aukera anitzeko unibertso bat da: ukelelea, pianoa, margoak eta bestelako baliabideak erabiliz, ikasleek hizkuntza ikasteaz gain, sortu eta esperimentatzeko aukera dute. Mon Petit Atelier beraz, hizkuntza ikasteko espazio izatetik harago doa: ikasteko, sortzeko eta mundua modu kritikoan esploratzeko gunea da, Zumaian sustraituta eta mundura zabalik.
Izen-emateak
Ikasturtea hasita bada ere, Mon Petit Atelier akademiak zabalik du izena emateko epea, eta horretarako, interesatuek 602 51 10 27 telefono zenbakira deitu edo valbujis@gmail.com posta elektronikora idatzi dezakete.
|
MON PETIT ATELIER hizkuntza akademia Baltasar Etxabe kalea, 2 behea | Zumaia 602 51 10 27 valbujis@gmail.com |