Oxfordeko argazki erakusketa ikusteko azken egunak dira

Juan Luis Romatet 2025eko irailaren 25a

Bisitariak argazki erakusketan. (Intza Trula)

Zumaiako 37. argazki lehiaketan saritutako eta epaimahaiak aukeratutako lanekin osatutako erakusketa dago ikusgai egunotan Alondegiko aretoan. Igande arratsaldera arte bisitatu ahal izango da. 

Irailaren 11n zabaldu zuten Zumaiako 37. argazki lehiaketako lanekin osatutako erakusketa, Alondegiko Oxford aretoan. Lehiaketako sari banaketa ere egin zuten egun berean, eta Javier Ortiz tolosarrari lehen saria eman zioten. 

Guztira, 107 argazkilariren 404 lan jaso dituzte aurtengo lehiaketan, eta horietatik 36 hautatu zituzten erakusketarako. Bilduma ikusteko azken egunak dira honakoak. Izan ere, datorren igande arratsaldean itxiko ditu erakusketak ateak. Bitartean, 18:30etik 20:30era bisitatu ahal izango da. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide