Bihar oroituko dute Xabier Kalparsoro Anuk zumaiarra labarretan, haren oroitarriaren parean, 18:30ean. Izan ere, 32 urte dira Espainiako Polizia Nazionalaren Indautxuko (Bilbo) egoitzan hil zenetik. Bertsio ofizialaren arabera leiho batetik erori eta bi egunera zendu zen, baina haren heriotzak galderez eta zalantzaz josita jarraitzen duela salatuko dute, eta egiarako eskubidea aldarrikatu.
Eguraldi txarra eginez gero, Ardantzabidera lekualdatuko da ekitaldia.