Ahitu dira Komentua ezagutzeko bisita gidatuetarako lekuak

Juan Luis Romatet

Mojak Komentua Kulturgunearen irekiera ekitaldian. (Maria Maya Manterola)

Atzo inauguratu zuten Komentu eraberritua ezagutzeko bisita gidatuetarako lekuak agortu dira denbora gutxian. Aurrerako bisita gehiago antolatuko dituzte azaldu du udalak. 

Herritarren artean jakinmina sortu du atzo inauguratu zuten Komentuak izandako eraberritzeak. Kulturgune bihurtu duten eraikin berrituan egindako lanak ezagutzeko bisita gidatuak antolatu ditu udalak larunbaterako zein iganderako. Aditzera eman dutenez, bi egunetako lekuak dagoeneko ahitu dira. 

Udalak gaineratu du aurrerago Komentua ezagutzeko bisita gidatu gehiago antolatuko dituztela, eta data berrien inguruko informazioa emango dutela. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide