Anuk oroitu dute dozenaka herritarrek haren heriotzaren 32. urteurrenean

Maria Maya Manterola

Bertsio ofizialak leiho batetik erori ondoren zendu zela dioen arren, bertsio horrek galderez eta zalantzaz josita jarraitzen duela salatu, eta egiarako eskubidea aldarrikatu zuten beste behin ere.

Atzo bete ziren 32. urte Xabier Kalparsoro Anuk zendu zela. Beste urte batez, hura oroitzeko ekitaldia izan zen Algorri gaineko labarretan, haren oroitarriaren parean, eta dozenaka zumaiar elkartu ziren han. 

Bertsio ofizialak Anuk Espainiako Polizia Nazionalaren Indautxuko (Bilbo, Bizkaia) leiho batetik erori eta bi egunera zendu zela dioen arren, bertsio horrek galderez eta zalantzaz josita jarraitzen duela salatu zuten beste urte batez, baita egiarako bidea aldarrikatu ere. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide