Irailaren amaiera gerturatzearekin batera, sanmigelak ospatuko dituzte Artadi auzoan. Gaur arratsaldean hasiko dira festak, eta astelehen iluntzera arte luzatu, Mikel Deunaren egunera arte, alegia. Hiru egun horietan adin guztietako herritar eta bisitariei zuzenduriko jarduerak izango dira han.
Egitaraua
Gaur, larunbata
- 16:00. Jai hasierako txupinazoa.
- 16:30. Arno zezenak (16 urtetik gorakoentzako) eta pottokak.
- 18:30. Pilota eskolako xistera erakustaldia.
- 19:00. Sagardo dastatzea.
- 19:00. Parrillada.
Bihar, igandea
- 11:30-14:00. Puzgarriak.
- 12:00-14:00. Haur eta gaztetxoen jolasak (Herri Kirolak Kulki).
- 14:00. Jubilatuen bazkaria.
- 16:30. Arno pottokak.
- 16:30. Puzgarriak.
- 18:00. Piloa eskolako eskuzko erakustaldia.
- 18:30. Elosegi eta Larrañaga trikitilariekin erromeria.
Etzi, astelehena
- 11:00. Meza.
- 12:00. Afizionatuen 1. mailako pilota partida: Apaolaza-Garaiño/Aranbarri-Sotil.
- 13:00. Txakolin dastaketa.
- 13:00. Bertsolariak: Amets Arzallus eta Andoni Egaña.
- 13:00. Ostolaza eta Larrañaga trikitilariak.
- Arratsaldean. Bertsolarien bigarren saioa eta erromeria trikitilariekin.