Lau urte beteta, indartsu hasi du ikasturtea Emakumeon Etxeak

Maria Maya Manterola 2025eko irailaren 27a

Ikasturteko lehen hitzordua izan zen atzo Emakumeon Etxean, ateak zabaldu zituenetik lau urte igaro direla ospatzeko. Abendura bitarte hitzaldi, tailer, ikastaro eta emanaldi ugari izango da.

Lau urte igaro dira Emakumeon Etxea zabaldu zenetik, eta urteurrena ospatzeko elkartu ziren atzo dozenaka herritar han. Alarma morea taldearen kontzertuaz gozatu ahal izan zuten, eta mokadutxoren bat edo beste ere eskaini zieten bertaratutakoei, garagardoz nahiz ardoz lagunduta. 

Emakumeon Etxeko kideek aipatu zuten datorren astetik aurrera hasiko direla ikasturteko jarduerak: abendura artean, hamabi jabetze eskola, zortzi elkargune eta hitzaldiak, liburu aurkezpenak, solasaldiak nahiz bakarrizketak ere izango dira. Bestalde, nabarmendu zuten urteotan guztiotan proiektua sendotu eta zabaldu egin dela, eta bide horretan jarraituko dutela lanean aurrerantzean ere.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide