Yayo Herrero Lopez antropologoa eta ekintzaile ekofeminista Zumaiako Emakumeon Etxean izango da bihar, astelehena. La revolución humilde: entre la mutación y la metamorfosis izenburupean emango du hitzaldia hark. Azaldu dute askotariko arloak ukitzen dituen krisiaz arituko dela hitzaldian, "orainaldi eta etorkizun duin eta jasangarriak eraikitzeko, krisiaren sustrai estrukturalak aztertzea funtsezkoa delako".
Gazteleraz izango da saioa, 18:30ean.