Herritarrei Komentua erakusteko bisita gidatuak izan dira asteburuan

Maria Maya Manterola

Herritarrei eraikina eraberrituta erakutsi, eta azalpenak eman dizkiete. Atzo eta gaur izan dira bisitak.

Aste honetan inauguratu dute Mojaxarren Komentu berritua. Bertan kokaturiko kultur topagunea martxan da ikasturte hasieratik, eta asteburu honetan, herritarrei eraikina eraberrituta erakutsi eta azalpenak emateko asmoz, bisita gidatuak izan dira. 

Larunbatean eta igandean izan dira bisitak, eta iragarri bezain pronto ahitu ziren horietarako lekuak. Dena den, udalak jakinarazi du izango direla bisita gehiago, eta horien inguruko informazioa aurki emango dutela.

Argazkiak: Juan Luis Romatet.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide