Haur eta gaztetxoek gozatu ederra hartu dute gaur Artadin

Maria Maya Manterola

Jolasak eta puzgarriak izan dituzte goiz partean etxeko txikienek Artadin. Arratsalde partean izango dituzte puzgarriak berriz ere, eta pottokak ere bai, Arnoren eskutik. 

Atzo arratsaldeaz geroztik San Migel jaiak ospatzen ari dira Artadin. Gaur, igandea, eguraldia lagun, puzgarriak eta haur eta gaztetxoentzako jolasak izan dira auzoan, eta jendetza elkartu da. Mokadutxoak nahiz edariak ere eskaini dizkiete elkartearen parean kanpoan ezarritako barran. 

Arratsaldean ere izango dira puzgarriak, eta pottokak ere bai, atzo bezala. Pilota eskolakoek erakustaldia egingo dute gero, 18:00etan, eta Elosegi eta Larrañagaren erromeriarekin amaituko dute eguna. Mikel Deunaren eguna izango da bihar.

Bihar, astelehena, Mikel Deunaren eguna

  • 11:00. Meza.
  • 12:00. Afizionatuen 1. mailako pilota partida: Apaolaza-Garaiño/Aranbarri-Sotil.
  • 13:00. Txakolin dastaketa.
  • 13:00. Bertsolariak: Amets Arzallus eta Andoni Egaña.
  • 13:00. Ostolaza eta Larrañaga trikitilariak.
  • Arratsaldean. Bertsolarien bigarren saioa eta erromeria trikitilariekin.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide