Partida azkarren Gipuzkoako xake txapelketa irabazi du Oier Sarasketak

Juan Luis Romatet

Oier Sarasketa, erdian. (Utzitakoa)

Maila absolutoan irabazi du 15 urteko zumaiarrak larunbatean Irunen jokatutako txapelketa. 

Oier Sarasketa xake jokalari zumaiarrak partida azkarren Gipuzkoako txapelketa irabazi du pasa berri den asteburuan. Irunen (Gipuzkoa) jokatu zuten txapelketa, maila absolutoan. 11 txanda izan ziren, eta 15 urteko jokalari gazteak bederatzi puntu eskuratu zituen, modu horretara txapelketa irabaziz. Hitzordu berean, Xabi Aranzabal zumaiarra zazpigarren izan zen. 

Denboraldi berean erdietsi duen bigarren Gipuzkoako txapelketa da honakoa Sarasketarentzako, pasa den udaberrian lortutakoaren ondoren. Partida luzeen Gipuzkoako txapelketari ekingo dio orain. Urriaren erdi aldera hasiko da eta azaroaren amaieran bukatuko dute. Zazpi jardunaldiz osatuko da, eta partidak larunbatetan jokatuko dituzte. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide