Iaz lortutako garaipena errepikatu nahiko dute gaur Xabier Barandikak eta Imanol Lopezek. Duela urtebete Jai Alai Liga irabazi zuten gernikarrak eta zumaiarrak, eta aurten lorpena errepikatzeko aukera izango dute. Izan ere, 19:00etan hasita, 2025eko ligako azken faseko finala jokatuko dute Donostiako Balda pilotalekuan. Jaialdia ETB-1en bidez jarraitu ahal izango da, aurrez grabatuta, 22:20tik aurrera.
Pasa den astelehenean jokatutako finalerdia irabazi zieten Barandikak eta Lopezek denboraldian dominatzaileak izan diren Erkiagari eta Gorkari, bi jokotan. Gaur, finalean, Urreisti mutrikuarra eta Basque Bidartekoa (Lapurdi) izango dituzte bizkaitarrak eta Gipuzkoarrak aurkari.