Traineru denboraldia amaituta, arraun porrako saria eman du Zumaia Gukak. Zumaiako bi traineruek denboraldia zer postutan amaituko zuten asmatu behar zuten parte hartzaileek. Berez, aurtengo lehiaketan parte hartu duten 39 lagunetako inork ez du asmatu Telmo Deun traineruak bosgarren egingo zuela denboraldi amaieran; bai, ordea, Saregileak laugarren izango zirela.
Hala, hurreen egon direnen artean zozkatu du Zumaia Gukak Muniosoro jatetxeak emandako bi lagunentzako jatordua. Behin zozketa eginda, irabazlea Amets Etxeberria izan da. Saria dagoeneko jaso du.