Oraindik ere eman daiteke izena Running Minds ekimenean

Maria Maya Manterola 2025eko irailaren 30a

Kirolari bat Jorneten 'Nnormal' kirol oinetakoekin mendian gora, artxiboko irudian.

Saltaka poliki egiteko moduko ibilbide neurtua izango da, larunbatean. Zortzi kilometroko buelta izango da, eta hiruzpalau geldialdi egingo dituzte bidean. Aurrez izena eman beharko da parte hartzeko, Internet bidez.

Igandean korrituko da aurtengo Flysch Trail mendi lasterketa. Aurreko egunean jada nabarituko da mugimendua herrian, ordea. Izan ere, Running Minds ekimena egingo dute larunbatean: Kilian Jornet Fundazioarekin elkarlanean sortutako ekintza honek "ingurumenaren inguruko kontzientziazioa" sustatzea du helburu. Aurrez izena eman beharko da ekimenean parte hartzeko, helbide honetan. 

Goizeko 09:00etan aurkezpena egingo dute, eta 09:15ean Jornetek diseinatutako Nnormal oinetakoekin probak egingo dituzte. Horren ondoren egingo duten ibilaldi neurtua izango da zapatuko ekimeneko oinarria. Zortzi kilometroko buelta izango da, saltaka poliki egitekoa. Hiruzpalau geldialdi egingo dituzte bidean, eta horietan azalpenak emango dituzte bi adituk: Izaskun Zoritak, Itsasoaren eta Itsasertzaren Kudeaketan ikertzaileak, eta Gonzalo Torre biologoak eta Geoparkeko Ingurumen koordinatzaileak. Ibilaldiaren amaieran, hamaiketakoa izango da Zelai Talasoterapia-Hotelean.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide