Ludotekan izena eman daiteke urriaren 2ra bitarte

Maria Maya Manterola 2025eko irailaren 30a

Gabonetako apaingarrien tailerra, Ludotekan.

Bihar, etzi eta ostiralean zerbitzua aurrez aurre ezagutzeko ate irekien saioak izango dira, 17:00etatik 19:30era. Osteguna baino lehen eman behar da izena, eskaera orria entregatuta.

Aurki zabalduko dute Ludoteka. Izen ematea ere zabaldu du dagoeneko udalak –ostegunera artean inskribatu daiteke 2025/2026 ikasturterako–; horretarako, kuota ordaindu, eskaera orria bete eta ludoteka@zumaia.eus helbidera bidali, Ludotekako buzoian sartu edota bertan entregatu beharko da. 

Zerbitzua aurrez aurre ezagutzeko, gainera, ate irekien saioak ere izango dira bihar, etzi eta ostiralean, 17:00etatik 19:30ak artean. LudoKeta zerbitzua, berriz, urriaren 10etik aurrera izango da martxan. Zumaian erroldatutako haurrek izango dute lehentasuna; gainerakoek urriaren 6tik aurrera eman ahal izango dute izena.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide