Bukatu dira Artadiko sanmigelak. Urtero bezala, festetan apustuak egin dituzte: gazta baten pisua asmatu behar zen, batetik; eta urdaiazpikoa lurretik zer distantziara zegoen atzeman, bestetik. Dagoeneko eman dute irabazleen berri: Garikoitz Andresek irabazi du 1455 gramoko gazta, eta Pablo Gutierrezek 6908 milimetrotara zintzilik zegoen urdaiazpikoa.