Lehen kantu saio irekia egingo du Korokoiak abesbatzak ostiralean

Juan Luis Romatet 2025eko urriaren 1a

Korokoiak, iaz egindako kantu kalejira batean. (Maria Maya Manterola)

Kurtso berriko lehen entsegu saioa egingo dute etzi abesbatza horretako kideek. 18:30ean izango da, Gaztetxean, eta taldean abestu nahi duen edonori egongo da irekita. 

Korokoiak abesbatzak kurtso berriari ekingo dio etzi, ostiralez. Hileko lehen ostiralero egingo dituzte entsegu irekiak, eta kurtsoko lehena datorren ostiralean, urriaren 3an, egingo dute, 18:30etik aurrera, Gaztetxean. Abesti bat ikasiko dute bertan, baita taldean abestu ere. 

Saio irekia izango da, eta taldean abestea gustuko duen edonori egongo da irekita. Korokoiaken jarduerari buruzko informazioa, edo entseguen inguruko xehetasun gehiago jasotzeko, WhatsAppeko komunitatera gehitu daitezke, hemen, edo posta elektronikoko korokoiak@gmail.com helbidera idatzi.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide