Idoia Torregaraik zahartzaroaz bakarrizketa eskainiko du gaur Emakumeon Etxean

Maria Maya Manterola 2025eko urriaren 2a

Idoia Torregarai. (Noaua)

Zaharrizketa deituriko bakarrizketan emakumezkoen zahartzaroaz eta beste zenbait gaiez arituko da Torregarai. Saioa 18:30ean izango da.

Idoia Torregarai umoregilea da, kazetaria izateaz gain, eta gaur Zumaian izango da, zahartzaroaz hizketan. Emakumeon Etxean eskainiko du Zaharrizketa deituriko bakarrizketa, eta gai askoren inguruan arituko da usurbildarra: emakumeek zahartzearekin duten harremanaz, mediku bisitez, menopausiaz, señoratasunaz, sexuaz, elkarbizitzaz eta teknologiaz. Gai horien  bueltan, gogoeta sakonak mahai gaineratuko ditu, beti ere, umorea erabiliz. 

Saioa 18:30ean izango da, Emakumeon Etxean. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide