Israelek flotillakoak atzeman dituelako, elkarretaratzera deitu du gaur Palestinarekin Elkartasunak

Nerea Uranga

Ontzi bateko irudia, atzo. (Global Sumud Flotilla)

Palestinarekin Elkartasuna plataformak mobilizazioak deitu ditu gaur arratsalderako Euskal Herri osoan, Gazara heltzear den flotillaren ontzi batzuk atxiki dituelako Israelek bart. Mobilizazioa gaur 19:00etan da udaletxean.

Gazara laguntza humanitarioa eramateko eta hara korridore humanitarioa irekitzeko asmoz ontzietan zihoazen 200 bat ekintzaile atxilotu dituzte Israelgo militarrek Euskal Herrian gauerdia zenean. Guztira, 530 ekintzaile zeuden flotillan; tartean, lau euskal herritar.

Israelgo Estatuaren "erasoa" salatzeko, Palestinarekin Elkartasunak mobilizazioak deitu ditu gaur arratsalderako Euskal Herriko plaza guztietan. Zumaian 19:00etarako deitu dute mobilizaziora udaletxe parean, Gazako setioa hautsi! Israel desegin! lelo hartuta.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide