'Expediente Warren' sagako azken filma eta 'Tiburón', asteburuan Aita Marin

Juan Luis Romatet 2025eko urriaren 2a

Bi film emango dituzte datorren asteburuan Aita Mari aretoan, horietatik bat klasiko bat: Tiburón, haren estreinaldiaren 50. urteurrenean.  

Asteburu honetan ere bi film emango dituzte Zumaiako zinema aretoan, biak ere beldurrezkoak, nahiz eta bigarrenak abenturazko film onenen kutsua ere baduen. Batetik, Expediente Warren sagako azken kapitulua emango dute, Expediente Warren: el último rito. Bestetik, zinemagintzako klasiko bat: Steven Spielberg ezagun egin zuen Tiburón

2013an estreinatu zuten Expediente Warren: The conjuring filma. Izandako arrakasta dela eta, sagako beste hiru film egin dituzte, eta horietatik azkena da asteburu honetan Aita Marin eskainiko duten Expediente Warren: El último rito. Filma gaur, igandean eta astelehenean emango dute, 19:30ean. Emanaldietarako sarrerak aurrez eros daitezke, hemen.

Denborak klasiko bihurtuko zuen Tiburón estreinatu zutela 50 urte bete dira aurten, eta urteurren borobilarekin batera zinema aretora bueltatu da, aurpegia garbituta. Bihar, larunbatez, 19:30ean emango dute, eta igandean 17:00etan. Sarrerak aurrez erosteko aukera izango da, hemen.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide