Gipuzkoako txapelketako bi zesta punta partida jokatuko dituzte gaur Aitzurin

Juan Luis Romatet

Aitzuri frontoia. (zumaia.eus)

Kadete eta jubenil mailako partida bana jokatuko dute gaur iluntzean Zumaiako pilotaleku luzean. 

Abian da Gipuzkoako pilota txapelketa modalitate guztietan. Gaur bertan, zesta punta modalitateko bi partida jokatuko dituzte Aitzuri pilotalekuan, biak ere Gipuzkoako txapelketari dagozkionak. 

19:15ean jokatuko dute lehen partida, eta jubenil mailakoa izango da. Zumaiako bikoteak Hondarribiaren aurka jokatuko du ordu horretan. Haren amaieran, 20:00ak aldera, kadete kategoriako puntisten txanda izango da. Zumaia eta Mutrikuko Danok Bat 2 bikoteak kantxaratuko dira aipatutako orduan. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide