Palestinarekin elkartasunez, dozenaka lagunek egin dute elkarretaratzea Zumaian

Aitziber Arzallus 2025eko urriaren 2a

Gaur arratsaldean Zumaian egin duten elkarretaratzea. (Utzitakoa)

Palestinarekin Elkartasuna plataformak egindako deiari erantzunez, dozenaka lagun atera dira kalera Zumaian. Gazako setioa bukatzeko eta Israel desegiteko eskatu dituzte, besteak beste.

Bart Israelek Gazara heltzear zen Global Sumud flotilla atzeman ostean, Palestinari Elkartasuna plataformak gaur arratsaldean Euskal Herriko plaza edota udaletxe aurre guztietan elkarretaratzera deitu ditu herritarrak, eta zumaiarrek ez dute hutsik egin. Palestinako banderak eskuetan batu dira udaletxe aurrean dozenaka lagun, eta besteak beste, Gazako setioa bukatzeko eta Israel desegiteko eskatu dute. 

Gazara laguntza humanitarioa eramateko eta hara korridore humanitarioa irekitzeko asmoz ontzietan zihoazen 200 bat ekintzaile atxilotu dituzte Israelgo militarrek Euskal Herrian gauerdia zenean. Guztira, 530 ekintzaile zeuden flotillan –tartean lau euskal herritar–.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide