Bertan behera utzi dute asteburuan jokatzekoa zen surf txapelketa herrikoia

Juan Luis Romatet

Itzurun, gaur goizeko irudian. (Zumaiako Udala)

Itsasoaren egoera txapelketa jokatzeko egokia izango ez dela eta hartu du Ziskek erabakia. Printzipioz, astebete atzeratu dute, eta hurrengo asteburuan jokatuko dute. 

Zumaiako surf eta bodyboard txapelketa herrikoia zen jokatzekoa bihar eta etzi artean Itzurun hondartzan. Zen jokatzea, izan ere, Zumaiako Itzurun Surf Kirol Elkartea (Ziske) klub antolatzaileak bertan behera uzteko erabakia hartu du. Eguraldiagatik eta itsasoaren egoeragatik hartu du elkartean txapelketa ez jokatzeko erabakia. 

Metereologia agentziek iragarritakoaren arabera, euria egingo du bihar, eta itsasoak ere okerrera egingo du egunak aurrera egin ahala. 

Printzipioz, astebete atzeratuko dute txapelketaren data, eta baldintza egokiak badira, hurrengo asteburuan jokatuko dute herri txapelketa.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide