Gazara heltzear zen Global Sumud flotilla atzeman zuen herenegun Israelek. Ordutik mobilizazio ezberdinak egin dituzte herrian. Atzo, Palestinarekin Elkartasuna plataformak deitutako elkarretaratzea egin zuten udaletxe aurrean. Gaur goizez, Zumaiako Herri Eskolako ikasle eta irakasle talde bat kontzentratu da ikastetxeko patioan. Gazan pairatzen ari diren genozidioa gelditzea eskatu dute.