Hamaseigarrenez, korrikalariz beteko da bihar Zumaia. Hain zuzen ere, Zumaia Flysch Trail lasterketa jokatuko dute 684 korrikalarik, eta horietatik 232 izango dira herrikoak. Boluntario ugari ere ariko dira laguntzen, hain zuzen ere, 225.
Azken urteotan bezala, bi distantziatan jokatuko dute Zumaiako lasterketan, 24 kilometroko proba luzea eta 14 kilometroko laburra. Luzeko korrikalariak goizeko 09:30ean aterako dira Eusebio Gurrutxaga plazatik, eta ordu erdi beranduago, 10:00etan, proba laburrekoak. Adin txikikoek ere (14-17 urte) 14 kilometroko proba egingo dute. Parte hartzaileei dagokionez, 394 lagun ariko dira proba luzean, 271 laburrean eta 19 adin txikikoenean.
Berrikuntzak
Ibilbidean aldaketarik egin ez badute ere, bestelako hainbat berrikuntza izango ditu bihar probak. Alde batetik, korrikalari bakoitzak bere edalontzia eman beharko du, "ahalik eta hondakin gutxien sortzeko".
Bestetik, aniztasun funtzionala edo desgaitasunen bat duten pertsonentzat haien beharretara egokituko zerbitzua ere jarriko dute aurten.