Artisten Ahalduntze Zikloaren bigarren edizioa antolatu dute Kutxa Fundazioak eta Musikari elkarteak, eta lehen saioa Zumaiako Alondegian egingo dute datorren ostegunean. Programa honek sortzaileak, musikariak, kultur adituak eta programatzaileak elkartu nahi ditu, haien lana duintasunez aurrera eramaten laguntzeko.
Zikloaren helburua da kultura komunitateari erabaki profesionalak hartzeko irizpide argiak ematea, sektorearen enplegu egoeraren ezegonkortasuna zorrotz nabarmentzea eta balio kateko eragile ezberdinek erantzukizun partekatu handiagoa har dezaten bermatzea.
Myriam Miranda kultur kudeatzaileak eta Nerea Kortabitarte kazetariak eta Factoría de Comunicación Culturaleko zuzendariak gidatuko dute saioa; lehenak artistaren estatutuaren berri emango du, eta bigarrenak komunikazio eta marketin tresnak partekatuko ditu, norbere kultura-proiektuak ikusgarritasuna eta eragina izan dezan.
Zumaiakoa, esan bezala, urriaren 9an izango da, 17:30ean, eta ondoren beste bi egingo dituzte: urriaren 29an, Hondarribnian, eta azaroaren 24an, Irunen. Saioa hauek guztiak doakoak izango dira, baina aurrez izena eman behar da esteka honetan.